jueves, 2 de diciembre de 2010

Txinaurriak-kalean!! 2010-12-02


010 Décembre 02
GARA > Idatzia > Kultura
Laboaren kantuen irakurketa berriak, «Txinaurriak» bilduman

BideHuts plataformak «Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak» disko bilduma aurkeztu zuen atzo Donostiako Doka kafe antzokian. Euskal Herriko hemeretzi musika taldek bat egin dute egitasmoarekin; tartean dira Berri Txarrak, Xabier Montoia, Gora Japon, Willis Drummond, Inoreneroni, Atom Rhumba eta Anari. Bilduma lana, binilo bikoitz eta CD formatuan kaleratu dute eta Durangoko Azokan egongo da salgai BideHutsen erakusmahaian.


Koldo OTAMENDI | DONOSTIA

Abenduaren lehena aukeratu zuten BideHuts plataformako kideek «Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak» izeneko disko bilduma aurkezteko. Data berariaz aukeratutakoa zen, Mikel Laboa hil zeneko bigarren urteurrena ospatzen den egun berean egin baitzen ekitaldia. Aurkezpena egiteko hautaturiko tokia ere berezia da. Doka kafe antzokia Antigua auzoaren bihotzean kokatua dago, Mikel Laboak urte askoan bizileku izan zuen auzoan, eta Gipuzkoako hiriburuko euskal kulturaren adierazle nagusietako bat da egun.

Mikel Laboa omenduko zuen disko bilduma bat egiteko asmoa aspaldikoa zela adierazi zuen Asier Zulueta BideHuts egitasmoko kideak. «Laboarekiko errekonozimendua eta mirespena handia izan da musikarien artean, eta BideHuts plataformatik gure apurra jarri nahi izan dugu. Horretarako, dakiguna egiten saiatu gara: disko bat». BideHuts zigiluaren arduradunen buruhauste nagusietako bat bilduman parte hartuko zuten taldeak aukeratzea izan da. «Oso zaila egin zaigu taldeak aukeratzea. Talde zerrenda ugari izan ditugu esku artean, eta azkenean 19 musika talde hauek izan dira aukeratuak». Lan hau egiteko orduan oso garrantzitsua izan da Laboaren sendiaren babesa eta bultzada: «Zalantzarik gabe, azken urratsa emateko ezinbestekoa izan da Mikelen sendiak eman digun konfiantza. Esker oneko hitzak besterik ez ditugu beraientzako».

Rock bilduma

«Txinaurriak» rock diskoa dela adierazi zuen Karlos Osinagak: «Rock hitza erabiliko nuke diskoko kantuak azaltzeko. Kantu batzuk klasikoagoak dira eta beste batzuk esperimentalagoak, baina guztiak sar daitezke `rock' hitzaren azpian». Zentzu horretan, aukeraturiko 19 euskal parte hartu duten taldeen artean sona handiko musikariak daude (Ruper Ordorika, Atom Rhumba, Anari, Berri Txarrak...), bai eta proposamen minoritario eta esperimentalagoak (Gora Japon, Akauzazte denok...) ere. Sortzaile berrientzako tokia ere izan da eta musikan bidea hasi duten zenbait proposamenei tartea egin diete disko bilduman (Gabon Caligula, Dilistak). Bitxikeria ugari gordetzen dituen lana da «Txinaurriak». Tartean, hainbat musikariren lankidetzatik sorturiko proposamen bereziak. Hor koka daitezke Miren Iza (Tulsa taldeko abeslaria) eta Hotel taldeen arteko elkarlana, edota Mursego eta Etenen arteko indar metaketa. Bertsioak egiteko aukeraturiko 19 kantuen artean ere aniztasuna da nagusi eta Mikel Laboaren kantutegi zabaleko txoko guztiak ukitzen dituzte. «Lili bat», «Haize hegoa» edota «Aintzinako bihotz» kantu ezagunetatik abiatuta, «Bedeinkatua» edota «Kirru» kantu kasik instrumentaleraino.

Biniloan
«Txinaurriak» bi formatutan merkaturatu du BideHuts plataformak. CD formatuan kartoizko digi-pack erako disko bikoitzean aurkeztua dator, batetik, eta binilo eran ere ikusi du argia bestetik, 180 gramoko binilo zuri bikoitzean. «BideHutsen binilozale amorratuak gara», adierazi zuen Karlos Osinagak, eta «poza ematen du formatu honetan ikusteak», jarraitu zuen segidan. Binilo erako lana eskuratzen duenak, 2 CDak ere eskuratuko ditu (azalik gabe). Diskoan azaltzen diren 19 kantuak 2010eko uztaila eta urria bitartean grabatuak izan dira. Horretarako, Tolosako Bonberenea estudioa izan dute gotorleku nagusia, nahiz eta kantu batzuk Azkoitiko Mataderon, Koba eta Garate estudioetan grabatutakoak diren.

Bildumaren diseinua, artelan bilakatua
Bilduma lanaren eremu guztiak mimo handiz landu dituzte BideHutsekoek. Behin eta berriro aipatu zuten prentsaurrekoan lagunen arteko langintza izan dela disko bilduma honen osaketa. Diskoaren diseinu lana ere mimoz landu dute eta azken emaitza artelan hutsa dela esan daiteke. Azken urteotan egin diren azal ederrenen artean kokatu beharrekoa dugu «Txinaurriak» (batez ere binilo formatuan). «Mikel Laboaren disko askoren azalak margolanetan oinarritutakoak izan dira. Zumetaren lanek askotan ilustratu dute Laboaren musika, eta lotura hori errespetatu nahi izan dugu bildumako diseinu lana egitean», aipatu zuen diskoaren diseinu lana egin duen Ramon Martinez Zabalegi artista irundarrak. Disko honetarako ere bide horretatik jo nahi izan dute BideHutsekoek. «Zigiluak kaleratu dituen disko askok diseinu lan xumea eta minimalista eraman dute, artifizio askorik gabekoa, baino oso erakargarriak», azaldu zuen Ramonek.
Diskoaren izenari eta filosofiari lotuta, Laboak hainbeste maite zituen txinaurrien irudia landu eta moldatu du marrazkilari gipuzkoarrak. Koldo OTAMENDI

-------

Ya está en la calle 'Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak'

01/12/2010 | Redacción |
Comenta ahora

19 grupos y solistas vascos participan en el trabajo que publica la plataforma bIDEhUTS.


El Kafe Antzokia de San Sebastían, DOKA, ha sido el lugar elegido para realizar la presentación de Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak. En este trabajo han participado 19 grupos y solistas vascos que han realizado su visión personal de las canciones de Mikel Laboa.

La plataforma bIDEhUTS lo publica en dos formatos diferentes: 2 LP´s de 180 gramos (contienen la versión en CD) y 2 CD's.

Listados de artistas y canciones que componenTXINAURRIAK Mikel Laboari Ikasitako Kantuak:

Willis Drummond: 'Gaztetasuna eta zahartasuna'
Hotel + Miren Iza: 'Nao es tu, faculdade de sentir'
Berri Txarrak: 'Liluraren kontra'
Xabier Montoia: 'Xoxo beltza'
Zura: 'Haize hegoa'
Amodio: 'Baga-biga-higa'
Anari: 'Aintzinako bihotz'
Dilistak: 'Negu hurbila'
Akauzazte: 'Txoria txori'
Ama say: 'Ama hil zaigu'
Ruper Ordorika: 'Gure bazterrak'
Lisabö: 'Gure hitzak'
Gabon Caligula: 'Kirru'
Inoren Ero Ni: 'Langile baten galderak liburu baten aurrean'
Atom Rhumba: 'Lizardi'
Gora Japon: 'Bedeinkatua'
Audience: 'Lili bat'
Borrokan: 'Komunikazio inkomunikazioa'
Mursego + Eten: 'Zaude lasai'

Erosteko_comprar- buy:

http://www.bidehuts.net/wordpress/products-page/bidehuts2



lunes, 15 de noviembre de 2010

sábado, 30 de octubre de 2010

Bulegoa z-b. kontzertua. 2010-XI-12


kontzertua-concierto
2010-XI-12

gora japon

Bulegoa z/b-ren inagurazioan.
En la inauguración de Bulegoa z/b.
Escaleras de Solokoetxe. Bilbo
Aurkezpena-presentación 19.00
Kontzertua, 20.30

domingo, 10 de octubre de 2010

Catalunya. 2010-10-14,15

Foto: Denaflows


Urriak 14, Osteguna-14 de Octubre, Jueves.

Gora Japon + Artur (Nueva Vulcano)

Jazz Cava de Vic
23:30 hs, gratis
Rambla Montcada 5.
Vic, Catalunya
---------
Urriak 15, Ostirala
15 de Octubre, Viernes
15 Anys Heliogabal

Gora Japon + Nisei + Cabosanroque

Espai Jove la Fontana
21:30 hs, 7 €
Gran de Gracia 190-192.
Barcelona, Catalunya
---------

martes, 14 de septiembre de 2010

Txinaurriak-Mikel Laboari ikasitako kantuak. 2010-09-14


ASKOREN ARTEAN TXINAURRIAK [Mikel Laboari Ikasitako Kantuak] bIDEhUTS 013 2LP / 2CD

2010eko abendua

bIDEhUTSen hamairugarren erreferentzia oso egitasmo berezia dugu. Apeta baino gehiago, Txinaurriak diskoa, ordain ezinezkoa ordaintzeko saio xumea, maitasunak eta errespetuak bultzatutako proiektua dugu. Mikel Laboaren kantutegi zabalari egindako 19 begiratu bakan. bIDEhUTSen inguruan bildutako taldeak eta maila goreneko gonbidatuez osatutako zerrendarekin omenaldi izateko burutua.

Gonbidatuak gehiago izan zitezkeen, baina zoritxarrez gogoan edukitako izen asko eta asko kanpoan utzi behar izan ditugu.

Benetan eskertuak gara gurera hurbildu diren musikari guztiekin, hasieratik bat egin dutelako ideiarekin eta erabateko prestutasuna izan dutelako.

Hilaren 17an disko hau aurre-salmentan izango da gure webgunean LP bikoitz zein CD bikoitz euskarrietan. Bidalketak diskoa dendetan jarri baino lehen egingo ditugu eta erosleak fardela etxean jasoko du.

http://www.bidehuts.net

Egitasmo honetan parte hartu dutenen zerrenda duzue honakoa:

ANARI -- LISABÖ -- INOREN ERO NI -- HOTEL -- WILLIS DRUMMOND -- AUDIENCE -- GORA JAPON -- GABON CALIGULA -- MURSEGO -- ZURA -- BERRI TXARRAK -- BORROKAN -- ATOM RHUMBA -- DILISTAK -- AKAUZAZTE -- AMODIO -- XABIER MONTOIA -- AMA SAY -- RUPER ORDORIKA


VV.AA TXINAURRIAK [Mikel Laboari Ikasitako Kantuak] bIDEhUTS 013 2LP / 2CD Diciembre 2010
La decimotercera referencia de bIDEhUTS es un proyecto muy especial. Más que un capricho es un intento de pagar lo impagable. Impulsado por el amor y el respeto a Mikel Laboa y su obra, Txinaurriak es un disco de homenaje que reúne 19 miradas a su cancionero. Un proyecto que cuenta con los grupos en torno a bIDEhUTS y una lista de invitados de lujo, si bien desgraciadamente hemos tenido que dejar fuera algunos nombres que nos han rondado desde el inicio. Estamos realmente agradecidos a todos los grupos presentes por su disposición para llevar esto adelante desde el inicio. Este disco estará en pre-venta en nuestra página web http://www.bidehuts.net a partir del 17 de septiembre próximo. Ésta es la relación de grupos que participan en Txinaurriak -Mikel Laboari Ikasitako Kantuak

-. ANARI -- LISABÖ -- INOREN ERO NI -- HOTEL -- WILLIS DRUMMOND -- AUDIENCE -- GORA JAPON -- GABON CALIGULA -- MURSEGO -- ZURA -- BERRI TXARRAK -- BORROKAN -- ATOM RHUMBA -- DILISTAK -- AKAUZAZTE -- AMODIO -- XABIER MONTOIA -- AMA SAY -- RUPER ORDORIKA

jueves, 10 de junio de 2010

Ihintza tabernako koroa. 2010-VI-10

Jon Mantxiren "Ihintza tabernako koroa"
Daniel Mencheren blogean.

El coro que montó Jon Mantxi (gora japon)
con la gente de un bar de Zumaia, Gipuzkoa.
6-11-2009
Con partituras de
Alex Mendizabal, Miguel A. García,
Héctor Rey y Jon Mantxi.


http://danielmencheblood.blogspot.com/

Milaesker Xedh-i Doministiku netlabelera igotzeagatik
eta Daniel Mencheri bere blogean tarte bat egiteagatik

http://www.xedh.org/doministiku/web/

sábado, 5 de junio de 2010

2010-VI-12 Surfilm festival

gora japon "Plato de sopa fría" filmaren soinu bandan.
Ekainaren 12an, 21.00tan Principal Antzokian, Donostia.

http://platodesopafria.wordpress.com/
http://www.surfilmfestibal.com/2010/amstel-surfilm-festibal-2010.php

gora japon en la banda sonora de la peli
"Plato de sopa fría" de Hermanos Aguas
seleccionada para el surfilm festival de Donostia.
4, 9,10,11,12,13 de Junio.